BESTELAKOAK

“Eskapararte”, argazkigintza erakusleihoetan

Elorrio Argazki Taldeak (EAT) Eskapararte ekimen fotografikoaren hirugarren edizioa atondu du, herri horretako udalerriko merkatari elkartearekin lankidetzan.

Elorrioko herrian gune artistiko bat sortzea dute xede; hau da, komertzioa, kultura eta ikusleak batu nahi dituzte ekimen berean. “Udalerriko kale historikoa erakusketa gela bihurtuz komertzioak, argazkien euskarri gisa erabiliz”. Hala, denda bakoitzean, lan bat ikusi ahalko da. Guztira, 21argazki.

Gaia, librea da, eta irudi bakoitzean artistaren ikuspuntua eta sentsibilitatea ageri dira. Horretaz gainera, gida bat ere argitaratu dute ibilbide osoa egiteko dendarik denda eta argazkiz argazki.

Azkenik, Elorrio Argazki Taldeko kideek erakusketa kolektiboa jarri dute Parran Elorriko txokuak izenburupean. Hitzaldiak ere izango dira.

Erakusketa ikusgai dago abuztuaen 31ra bitarte. nformazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button