
Otsailaren 4ra arte, eta EHAEO-ren Bizkaiko ordezkaritzan Joseph Hiriart, Art Décoaren maisua erakusketa ikusgai jarriko da. Gaur, 18:30ean, erakusketaren inaugurazioa egingo da, bisita gidatua zuzenduko duen Lauren Etxepare komisarioaren eskutik.
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak, Baionako arkitektoaren lan arkitektonikoa biltzen duen Joseph Hiriart, Art Décoaren maisua erakusketa hartuko du.
Erakusketa dozena bat panelek eta maketa batek osatzen dute, eta Joseph Hiriart (1888-1946) arkitektoak Parisko École des Beaux-Arts-en egindako lan arkitektonikoa du ardatz. Erakusketan, hogeigarren mende osoan zehar Lapurdiko kostaldean egindako lanez gain, Tunisiako hiriburuan 1930 eta 1937 artean egindako lanak ere erakusten dira.
“Azken horiei esker, bere obraren izaerak ñabardura berriak hartzen ditu, hala nola hiri-ingurunean presentzia izatea, tamaina handiko etxebizitza-eraikin kolektiboak eraikitzea eta arkitektoa Babesletza sistema kolonialean integratzea”, azaldu du Etxeparek.