MUSIKA

Aritzatxu Rock Free jaialdiaren azken edizioa egingo dute uztailaren 16an

Bermeoko udako musika jaialdiaren azken edizioa egingo dute uztailaren 16an hamar urteko ibilbidea egin eta gero. Besteak beste, Nuevo Catecismo Catolico, Motociclón edota The Riff Truckers izango dira Aritzatxu Rock Free jaialdiko agertokian.

Kartel osoa honako talde hauek osatuko dute: Nuevo Catecismo Catolico (Donostia), The Capaces (Bartzolona), Motociclón (Madrid), The Riff Truckers (Gernika), Penadas por la Ley (Bilbo eta Argentina), Pleonakis Plectos (Barakaldo), Boogie Van (Orereta), Screaming Targets (Orereta), Norman (Eibar), Sermonds (Elorrio), Bugatti (Trapagaran), eta Los Putos (Bermeo).

Beraz, punk rock doinuak izango dira behin ere nagusi Aritzatxu Rock Free jaialdian.

“Hamar urte ez dira pasatu hala nola, jende izugarria eta lagunak ezagutu eta egin ditugu, gure herriaren izena toki guztietan ezagutzera eman dugu. Gure erara jaialdi internazional bat egitea lortu dugu eta beti doan, hori izan baita hasiera batetik eduki dugun premisetako bat. Gauza batzuen amaierak beste batzuen hasiera suposatzen du eta lema hori hartuta beste batean ikusiko garelakoan…. ROCK FREE!!!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button