MUSIKA

Donostiako Piraten hotsak entzungo dira Aste Nagusian

 

Donostiako Piratak kolektiboak musika-egitarau anitza eta oparo ondu du Aste Nagusian, abuztuaren 9tik 16ra bitarte. Kontzertuak Flamenka eta Nautikoan egingo dira.

Hala, 9an, 3Gabe2 eta Gus Van Sound izango dira, Flamenkan eta Nautikoan hurrenez hurren. 10ean, Doctor Deseo izango da Flamenkan eta El_Txef_a Nautikoan.

Abuztuaren 11n, astelehena, lau talde izango dira: Arcada Social, Bad Sound System eta Berri Txarrak, Flamenkan; Dubmatix, berriz, Nautikoan.

Abuztuaren 12ko proposamena ere interesgarria izango da: Esne Beltza eta La Gossa Gorda Flamenkako agertokian izango dira, eta Nautikoan, aldiz, Les Alsborregach DJ bikotea.

Abuztuaren 13an, asteazkena, lau izango dira hitzorduak: Las Tea Party eta South Central, Flamenkan, eta El Hijo de Marily eta Nonames, Nautikoan.

Ostegunean, abuztuak 14, Zea Mays talde arrakastatsuak joko du Flamenkan, eta gero Telmo Trenor arituko da. Nautikoan, halaber, Food disko jartzailea izango da.

Ostiralean, abuztuak 15, jende asko bilduko da Flamenkan Gatibu eta Kashbad ikusteko. Nautikoan, berriz, DJ Pez ibiliko da giroa berotzen.

Amaitzeko, larunbatean, Glaukoma eta talde sorpresa bat izango dira Flamenkako oholtzan.

Kontzertu eta DJ saioen ordutegiak eta bestelakoak: izanpirata.info.

 

Show More

Related Articles

Back to top button