MUSIKA

“Aztarna Fest” jaialdia egingo da Ziburun

Lapurdin eraturiko musika elkarte berria da Aztarna, eta larunbatean, urriak 13, elkartearen izen bereko musika jaialdia ondu du Ziburuko Errugbi Zelaian.

Capsula, Fairmont, Smoke Deluxe, Panda Valium & Polygorn, Letterbox eta Marting Stark taldeak izango dira agertokian.

Capsula hirukotea izango da jaialdiko buru. Izan ere, taldeak oraintsu bere lehendabiziko hiru diskoak,  Sublime (1999), Yudoka (2000) eta Capsula (2002), berrargitaratu ditu Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Hirurak CD eta LP formatuan eskura daitezke.

Bilbotar-argentinarrek Fairmont (Border Kommunity diskoetxea, Kanada), Smoke Deluxe (Stoner, Euskal Heria), Panda Valium & Polygorn (Moi moi Records, Ziburu), Letterbox (Positive Education, St Etienne) eta Marting Stark (Elektronika, Hanburgo) taldeak izango dituzte ondoan.

Emanaldia 19:00eta hasiko da eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu jaialdiaren Facebook webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button