ARTEA

Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz

Tana Garrido eta Alina Aguila artista egoiliarrek Azkuna Zentroko egonaldian gauzatu dituzten proiektuen emaitza aurkeztuko dute uztailaren 18ra arte, Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz izenburupean. 2019ko Praktika Artistikoen Egonaldien programako Habanako Estudio Carlos Garaicoaren Artista x Artista programarekin lankidetzan gauzatu da ekimena.

Alina Aguila artistak jostailuen eta haien ezaugarri psikologikoen mundua aztertu du eta bere artelanak kultura baten jostailu konplexuak dira nolabait. Artistak azaldu duen bezala, “hedadura bat sortzea interesatzen zait, gauzen konnotazio hutsa idealizazio magiko batera mugiarazten duen beste mutur bat. Jostailuak industrializatzean, akaberan eta materialen erabileran fintzera iritsi dira, eta mugarik gabe erreproduzitu dira. Nire kasuan, pertsonalizazioari eta irudimenezko jolasei buelta bat ematea dago. Manipulazio material bat erreskatatu nahi dut, barru-barrukoa; bizkortze gisa pentsatzea gustatzen zait, ideia sinple eta, aldi berean, transzendentalen jolas gisa”.

Tana Garrido artistak Kubako egungo etxeko espazioaren ikus-entzunezko bat jarriko du ikusgai, eta euskal sorburuko emakume kubatarren lekukotasuna jaso du, “generoaz, lurraldeaz eta memoriaz hausnartzeko”. Lurraldearen ideia abstraktua, familiaren kontakizuna, eguneroko espazioa edota memoria kolektiboan dira horretarako funtsezko elementuak. Sortzaileak azaltzen duenez, “Prozesuak etapa ezberdinak izan ditu: lehena, ikerkuntzakoa, hemen Euskal Herrian; bigarrena, Habanan, ingurunearekin harremana hartuz eta emakume horiekin guztiekin harremanak ezarriz; eta hirugarrena, aurreko guztia bideoan eta audioan erregistratzea eta gauzatzea izan da. Azkenik, material horiek guztiek bat egiten dute antitesi formal bat sortzeko, identitate espezifiko edota komun batzuen eraikuntzara hurbiltzeko: emakumeena eta haien historiarena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button