IKUS-ENTZUN

“Deus et machina” eta “ALPS” filmak, FASen

Gaur, martxoak 12, Bilboko FAS zineklubak emanaldi bikoitza ondu du: Deus et machina(Koldo Almandoz, 2012) film laburra eta ALPS (Yorgos Lanthimos, 2012) lan luzea. Proiekzioa 19:45ean hasiko da El Carmen aretoan. Emanaldia Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta zinema kritikariak aurkeztuko du.

Koldo Almandozen Deus et machina bere azken laburra da, eta 2012ko Kimuak programaren baitan dago. Fabrika bateko langile baten istorioa kontatzen du, zuri eta beltzez, eta dialogorik gabe.

Yorgos Lanthimos zinegile greziarraren ALPS filmari dagokionez, herrialde horretan egun pairatzen duten krisi ekonomiko eta sozialaren isla da. Greziar zuzendariaren lanak errealitatearen potreta krudelak dira, latzak, zakarrak. Gus Van Sant zinegilearen estilotik edaten du, eta bere filmetan isiluneek hitzen garrantzi bera dute. Bere lanik ezagunena Dogtooth (2009) lan harrigarria da, non familia bitxi baten istorioa kontatzen den.

FASek proiektatuko duen ALPS filmak ere ikuslea harrituta uzteko moduko argumentua proposatzen du, Dogtooth-en bidetik: hildako pertsonak ordezkatzen dituzten pertsona arrunten bizitzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button