BERTSOTAN

Ahoa Bete Hots jardunaldien II. eguna

Mintzola Fundazioak antolatuta, ostiral arte luzatuko den Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizioa abiatu zen atzo Villabonan. Atzokoan Mikel Markez, Amaia Zubiria eta Maika Etxekopare izan ziren protagonista. Lehenengo jardunaldiari amaiera emateko euskal kantagintzan mugarri izan diren abestien kantaldia eskaini du Mikel Markezek.

Gaur, Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren eguna izango da, eta beste hiru hizlari arituko dira: Joseba Tapiak Belarria soinu izeneko mintzaldia egingo du. Honen ostean, Jon Sarasua transmisioaren garrantziaz mintzatuko da eta azkenik, Antton Lukuk Antzerkiaren transmisioa: Euskal Kultura? eta Libertitateaz liburutik tiraka izeneko gaia jorratuko du.
Goizari amaiera emateko hiru sortzaileen arteko mahai-ingurua izango da.

Show More

Related Articles

Back to top button