BERTSOTAN

“Ahoa bete hots” jardunaldiak Villabonan

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Ahoa bete hots jardunaldien bigarren edizioa antolatu du Mintzola Fundazioak. Jardunaldiak azaroaren 2tik 4ra izango dira Villabonako Subijana Etxean, idatziak ahotsa hartzen duenean izenburupean. Izenburuak garbi adierazten duenez, idatzizkotik ahozkorako jauzia izango da aztertuko dena.

Luis Mari Larringan , Arantza Ozaeta, Joxerra Garzia, Leire Diaz de Gereñu, Julia Marin, Itsaso Arrieta, Itziar Elorza, Asier Larrinaga, Bea Egizabal, Oier Guillan, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia eta beste askok hartuko dute parte Villabonako hitzaldietan.

Mintzolarekin bat eginez, Bertsozale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak, Kantuzale Elkarteak eta Ipuin kontalarien taldeak ere antolatu dituzte hjardunaldiok.

Izena-emateko epea urriaren 6tik 19ra egongo da zabalik www.mintzola.com  webgunearen bitartez edo 943693870 telefonora deituz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button