ESZENA

Dulantzin “Animaliak” proposamen eszenikoa

Animaliak izeneko koreografiaz gozatu ahalko da gaur bertan, 18:30ean,  Dulantziko Txema Blasco auditorioan, La Dinamika taldearen eskutik. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak bultzatu duen Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituaren barruan kokatzen da, non urte osoan zehar, 54 emanaldi programatu diren Euskal Herriko hainbat txokotan.

Animaliak, zirkulua, lurra, magma likidoa, hotsa. Big Banga… bidaia itzel baten hasiera ederra. Loreak dantzan. Landareak dantzan, animaliak, zizareak eta beste kreatura batzuk dantzan. Mundu zirraragarria eta dibertigarria. Lan honetako pertsonaien eskutik, dantzaren eta poesia eszenikoaren bitartez galdutako paradisuan barneratuko dira ikusleak.

La Dinamika dantza- eta antzerki-alorretako profesionalen elkargune gisa sortu zen, antzerki garaikideko ikuskizunak eskaintzeko. Horrek lengoaia berrien eta hainbat alor artistikoetako pertsona-taldearen elkarlana du helburu, antzerki fisikoa eta dantza-antzerkiko ikuskizun-proiektuak burutzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button