BERTSOTAN

Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala larunbatean egingo dute

Herrialde guztietan eskolarteko bertsolari txapelketak egin ostean datorren larunbatean, hilak 18, jokatuko da Euskal Herriko finala Aguraingo Harresi aretoan.

Hala, 11:00etan 14 urte artekoen saioa izango da eta 14 gaztek hartuko dute parte: Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka), Beatriz Moritorena (Doneztebe).

Arratsaldekoa, berriz, 14-18 urte bitartekoen saioa izango da 15:30ean hasiko da. Bertan honako hauek izango dira: Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button