BESTELAKOAK

“Laboaldia”, Laboaren unibertso poetikoa

Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz Kooperatibak Laboaldia ondu dute, azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitarte. Egitarauan askotariko jarduerak bildu dituzte, betiere Mikel Laboaren unibertsoa erakusteko asmoz: erakusketa, hitzaldi, mural eta kontzertuak. Ekimena  Laboaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira antolatu dute.

Egitarauari dagokionez, erakusketa bat izango da, Laboa gertutik, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan, azaroaren 21etik abenduaren 2ra.

Azaroaren 23an, halaber, Alaitz Aizpuruk Laboaren begiak liburuxka aurkeztuko du, Udal Liburutegian, 18:00etan. Hilaren 24an, gainera, murala margotuko dute, Azpeitiko Alde Zaharrean.

Azaroaren 27an, Ana Gandarak Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste izenburuko hitzaldia emango du, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. Hurrengo egunean, bisita gidatua eta hitzaldia izango dira: Non dago Mikel Laboa? Josune Albisuren eskutik, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan, 19:00etan.

Azaroaren 30ean bi hitzordu izango dira: Zumetarenera txangoa, arratsaldez egingo dena, eta solasaldia eta entzunaldia Ibon RG musikariarekin, Gaztetxean, 21:30ean. Laboaren belarria lelopean arituko da Ibon.

Azkenik, abenduaren 1ean, musika-emanaldia egingo dute: Laboa hamaika ahotsetara, herriko musikarien partaidetzarekin, Sanagustin kulturgunean, 22:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button