ARTEA

Angel Alvarez argazkilaria Photo Gallery 20 galerian

Reconstrucción, restos y recuerdos izeneko erakusketan, Angel Alvarezek argazkilariaren memoriako eta oraineko forma, hondo, izaki eta koloreak aurkezten dira.

Alvarezen ikustean horizonteen lerroek jarraitasuna galtzen dute, eta etete horrek ez du desordena edo gabezia eragiten, marra horiek egitura berrietan apurtzen edo eraikitzen baititu. Egitura horiek, gainera, konplexuak eta osoak dira. Gertatu denaren eta memoriaren erreferentziak dituzte.

Gonzalo Sainz de la Mazak erakusketarako egin duen testuan jasotzen denez, "gehienetan obra fotografikoa baloratzeko gure zentzuetako bat baino ez dugu behar. Beste laurak urrun edo kasik urrun gelditzen dira irudiak iradokitzen dituen sentsazioen aurrean. Oraingoan, baina, Bilbo hiriak bizi izan duen metamorfosiaren berreraiketa sentsorial oso baten aurrean gaude, bere bertsio integralean". Hala, irudietan Ibaizabal itsasadarra edo Deustuko zubia antzeman daitezke.

Photo Gallery 20-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button