Lan ineditoak paratu ditu Fasim (Barcelona 1972) artistak abagune honetarako. Instalazioak eta horma-irudi bat ere egin ditu berariaz gelarako.
Egile honen lehen urratsak 14 urterekin agertu ziren graffiti munduan. New York-en gertatzen ari zen hip hop mugimenduaren itzulpena egiten du berak lurralde honetan, eta bera izan zen aitzindaria graffitiaren lehen idazketak burutzerakoan.
Trenak eta horma asko pintaturik ditu, eta gaurko artista inportanteenekin ere aritu da: Sento, Seen, Pjay, Dare, Jay, Echo, Jonone, Sharp, Sen2, Macrew, T-kid, Cope, Ink, Loomit, Toast, Inka, Kane, Won abc, Popay, eta abar.
Gero salto ematen du harago eta beste teknika batzuk nahasten ditu, esploratu gabeko eremuetan aritzeko, bide plastiko berriak.
Horren erakusle, gaur hemen, aurkezten dugun erakusketa da.
SC galeriak bidalita