BESTELAKOAK

“Act of god” eta “Privolva” Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitoan

Bihar, Donostiako Gazteszenan, 20.00etan, Ertza taldeak “Act of god” koreografia taularatuko du, eta igandean, Durangoko San Agustín Kulturgunean, Olatz de Andres artistak “Privolva” lana. Lan biak, Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitoaren barruan programatu dira

Biharkoari dagokionez, dantza garaikideko lan horren ardatz nagusia erlijioak eta horien gaur egungo kontraesanak dira. Bere helburua ez da erantzun zehatzak ematea, baizik eta galderak egitea. Edozein haurren xalotasunetik eginiko galderak, bizitzari eta fedeari buruzko gai garrantzitsuen inguruan.

Asier Zabaleta gipuzkoarraren sorkuntza da lan hau. 1994tik honako konpainia hauetan parte hartu du Asier Zabaletak: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía., Mascarada eta Alias. 1999tik 2004ra arte Suitzako Alias konpainiako partaide izan zen, eta ordutik, Ertza konpainia sortu ostean, bere antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartu du. Emoziotik sortzen den mugimendua nabarmendu nahi du bereziki bere dantzarekin, naturaltasunik eza eta ordenamendu estetiko soila alde batera utzita.

Beste aldetik, “Privolva” honako hau da: espazio paralelo bat, hemendik inoiz ikusten ez dugun ilargiaren aldea, perpetuum mobile deritzona, zenbait gorputz kosmiko, grabitate-ezaren sentsazioa, ez-leku bat, pelikula eszeniko bat.

Olatz de Andresek bi pieza sortu ditu bakarka –“dA cAPO” eta “Yo soy una cosa que dura”– eta beste pieza batzuk beste zenbait sortzailerekin elkarlanean, hala nola “Zootropo” eta “Desde el ángulo ciego”. Haren lanak Katalunian, Kanarietan eta Euskadin aurkeztu dira. “Privola” izeneko lanean, erreala eta irudizkoaren, ikusgarriaren eta ikusezinaren eta espazio paraleloen bilaketari eusten dio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button