ESZENA

ACT, Lan Laburren Nazioarteko Antzerkialdia

ACT Festibala, Lan Laburren Nazioarteko Antzerkialdia, ekainaren 2tik 7ra egingo da Bilbo eta Barakaldon, eta estatu eta nazioarte mailan sarituak izan diren konpainia anitz eta kalitate handiko makina bat ikuskizun aurkeztuko ditu. Aurton ekimenaren hamaikagarren edizioa izango da.

Jaialdiaren sortzaile eta sustatzaileek ahala definitzen dute ekimenaren zeregina: “Hamarkada honetan ACTera etorkizun handiko gazte ugari hurbildu da eszena proposamen arriskutsu eta berritzaileekin. Jaialdiaren sustapen eta azoka jarduna artistontzako bizigarri, eragile eta sinergia sortzaile izan da, eszena panoraman beraien kokapena erraztu eta jaialdiaren beraren kanpoko ezagutza handitu dituelarik. Hamar urteren ondoren, jaialdiak norabide berri bat hartzea erabaki du, bere mamia aldatu gabe ordea. Munduan erreferente izango diren talde desberdinen zabalkundeaz gain, aurten ACTek egitarau berritzaile eta kalitateagatik tentagarriaz ikusleen parte-hartzea sustatuko du, sarrera merkeez eta ingurune eroso batean”.

Programak 17 lan eszeniko aukeratu ditu aurkeztu diren guztien artean. Jenero desberdinetakoak, dantza, antzerkia, performancea edo zirkua, besteak beste.  Talde batzuk aipatzearren, Mirage Teatro, Sandman konpainia, Ferenc Fehér, Howook Baek, Impromptus Investigación Teatral, MAuMA, eta abar.

Sarreraren diruaren truke ikusleak mundu osoko eszena garaikidean pil-pilean dagoenaz goza dezake, Hungaria, Korea, Belgika, Alemania, Erresuma Batua, edo Herbereetatik etorritako lanekin, eta era berean, Katalunia, Andaluzia edo Euskal Herritik datozenak ahaztu gabe.

Jaialdia Guggenheim Bilbao Museoko Zero espazioan, Barakaldo Antzokian, Pabilioi 6n eta Kafe Antzokian garatuko da aipaturiko datetan.

Hau eta beste asko, ACTn.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button