ESZENA

ACT Jaialdiaren datorren ediziorako deialdia

ACTek Arte eszeniko sortzaileen lehenengo urrats profesionalei zein eskoletako azken urteko lanei bultzada eman nahi die eta horregatik jaialdi berri baterako deialdia egin dute honezkero.

Zer den ACT?
ACT sortzaile berrion lanak prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta ikuslearen aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma da. 
ACT arte eszenikoetako profesional, eskola eta sortzaile berrien arteko topagune da. 
ACTek egitarau pedagogikoa ere eskaintzen du. Atal honetan goi mailako klaseak, ikastaroak eta hitzaldiak izango dira. 

Jaialdiari buruzko informazio gehiago nahi baduzue jaialdiaren webgunean duzue, edo bestela idatzi act@bai-bai.net  posta elektronikora. 

Proposamenak bidaltzeko azken eguna, 2013ko urtarrilaren 11a izango da.   Bidali lehenbailehen zuen proposamena!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button