IKUS-ENTZUN

Nosferatuk “Matewan” aurkeztuko du euskarako azpitituluekin

Donostiako Nosferatu programak Matewan (John Sayles, AEB, 1987) filma aurkeztuko du, gaur, Antzoki Zaharrean, 20:00etatik aurrera, Langile-klasea zineman izenburuko zikloaren baitan. Filma jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin pantailaratuko da.

Donostia Kulturaren arabera, “1920an, Matewan-en, Virginiako meatze-hirian, izandako gertakari tragikoak kontatzen ditu. Konpainia handiek gero eta soldata baxuagoak ordaintzen dizkiete ikatz-meatzeetako langileei. Egun batean, sindikatuetako langileak Alabamatik ekarritako afroamerikarrekin ordezkatuko dituztela iragarriko dute. Horixe izango da gatazka piztuko duen txinparta”.

John Thomas Sayles (Schenectady, Nueva York, 1950) zinegile izan aurretik, idazlea izan zen; 1975ean hasi zen eleberriak eta narrazio laburrak idazten. Roger Corman ekoizlearen eskutik hasi zen zinearen industrian gidoilari; tartean, Pirnaha (1978) filmaren gidoia idatzi zuen. Laster, filmak zuzentzen hasi zen, lehena, 1980an, Return of the Secaucus 7. Harrezkeroztik, hainbat film zuzendu ditu, eta haietariko askotan langileen gatazkak jorratu ditu, Passion Fish (1992) eta Honeydripper (2007), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button