MUSIKA

Abian da Bilboko Kalealdia

Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, gaur, hilak 27, abiatuko da, eta uztailaren 2ra arte luzatuko da programazio aberats eta askotariko batekin.

Aurtengoak, inoiz baino programazio gehiagoarekin, zirkua, dantza, antzerkia eta clowna kalitate handiko 33 ikuskizun bilduko ditu, eta gainera, Bilboko Udalak “bere programazioaren ateak ireki dizkie berriro euskal konpainiei, eta horiek hiriko agertoki desberdinak erabili ahal izango dituzte erakusleiho gisa, beren lana ezagutzera hurbiltzen diren guztiekin partekatzeko.” Horrela, Dantzaz; Ertza; Hika Teatroa & Oinkari Dantza Taldea; Hortzmuga Teatroa & Deabru Beltzak; La Trapecionista Cía.; Mystérieuses Coiffures; Panpotx Kultur Elkartea; Bilboko Udal Banda; Trakamatraka; eta Zirkozaurre konpainien proposamenez gozatu ahal izango da.

Beste aldetik, 10 konpainia datoz Europako leku desberdinetatik Bizkaiko hiriburura: Chris Iris (Alemania); Das Arnak (Frantzia); Keep Company (Frantzia); Le Piano Du Lac (Frantzia / Asturias); Les Malles Cie. (Suitza); Les Rustines De L’ange (Frantzia); Nicole & Martin (Suitza); Ô Quel Dommage Cie. (Belgika); Panorama Kino Theatre (Suitza); Tobia Circus (Italia); eta, horiez gain, Brassass konpainia, Argentinatik. Eta Espainiako bazter askotatik ere Amer Kabbani (Cía. 104º); Delrevés Danza Vertical; Kolektiv Lapso Cirk; La Industrial Teatrera; La Macana; Los Galindos; Maduixa Cía; Manolo Alcántara; Nacho Vilar Producciones & Yllana; Nostraxladamus; Nueveuno Circo Cía.; Pistacatro; eta Truca Circus etorriko dira.

Jaialdia makina bat eremutan gozatu ahal izango da, eta nagusietako bat Kasilda Iturrizar parkea izango da. Beste lan batzuk, Pergolan, Arte Ederren Museoan, Arriaga plazan, Plaza Biribilan, Plaza Barrian, Bizikidetasun Plazan, Gas Plazan, Arriaga Antzokiaren alboan eta Bizkaia Aretoan ikusi ahalko dira.
Gainera, itsasadarra izango da jaialdiko protagonistetako bat, leku horretarako beren-beregi diseinatutako proposamenekin. Han, bi proposamen izango dira: alde batetik, Nostraxladamus aragoiarren Volatineros ikuskizuna, eta, bestetik, Le Piano du Lac, Swing and Swim franko-asturiar konpainiarena.

Jaialdiaren inguruko informazio osoa Kalealdiak du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button