LITERATURA

Bizkaidatz Lehiaketaren VIII. edizioa abian

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz, Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da literatura sariketaren VIII. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Ohikoa denez, lehiaketak istorio biren hasiera proposatzen ditu, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek hasiera horri amaiera egoki eta interesgarria eman beharko diote.

Edizio honetan, Jasone Osorok eman dio hasiera euskarazko istorioari, eta Aixa de la Cruz-ek, berriz, gaztelaniazkoari. Laranja zukua da euskarazko istorio horren izenburua, eta Stan gaztelaniakoarena. Jasonek amaiera irekia duen ipuina hasi du, bizitzan sortzen diren arrakalei buruz mintzatzeko. Kasu horretan memoria galtzeak suposatzen duen arrakala planteatu du euskal idazleak, izan ere protagonista burua galtzen ari den pertsona nagusia da. Stan obra epistola estiloan planteatu du Aixa de la Cruz idazleak; idazle hasiberri batek eskarmentudun bati aholkua eskatzen dio,…

Lorea Bilbaok Euskara eta Kulturako foru diputatuak azaldu du lehiaketaren helburua: “Sariaren xedea bizkaitarren sormena bultzatzea da, euskaraz zein gaztelaniaz, idazten ikasi eta idazten gozatu egiten dugulako, gainera horrela jakingo dugu zelako talentuak ditugun Bizkaian”.

Parte hartzeko interesa izanez gero, adi honi: lehiaketa honetan, hamasei urtetik gorako herritar orok har dezakete esku, eta horretarako, sarirako aurkezten den kontakizunak (16 orri gutxienez, eta 20 gehienez) egile bietako batek proposatzen duen istorioari jarraipena eman behar zaio, euskaraz edo gaztelaniaz. Lehiakide bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake, baina lan guztiak egokitu behar zaizkie egileek sarirako aurkeztutako kontakizunaren hasierari, pertsonaiei eta egoerei.
Kontakizunen lau kopia aurkeztu behar dira, Bizkaiko Foru Liburutegian: Diputazio kalea, 7. 48008 Bilbo. Lanak jasotzeko epea 2016eko otsailaren 5an amaituko da, 13:30ean.

1500 euro eskuratuko ditu euskarazko zein gaztelaniazko irabazleak; eta bigarrenak 500 euro. Lehiaketa irabazten duten kontakizunak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko edizio batean argitaratuko dira, 2016ko apirilaren 23an.

Parte hartu nahi baduzue, baseak eta jarraitzeko testuak hemen eskura ditzakezue: www.bizkaia.net/foruliburutegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button