IKUS-ENTZUN

Abangoardia amerikarraren funtsezko klasiko handiak

Gaur berton abiatuko da Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekan Somewhere from here to heaven ikus-entzunezko erakusketaren ziklo historikoa, otsailaren 8ra arte luzatuko dena.

Somewhere from here to heaven ikus-entzunezko erakusketak (urriaren 28tik apirilaren 16ra) “belaunaldi desberdinetako zinemagileen konstelazio bat marrazten du, Bruce Baillie-ren unibertso filmikoan inspiratuta. (…) Amerikako paisaiak erakusten dituzten Baillie-ren film lirikoek eragina izan dute abangoardiaren zirkulutik haratago dauden artistengan, George Lucas edo Apichatpong Weerasethakul barne hartuta”.

Gaur abiatzen den bigarren zikloan 1960ko hamarkada emankorrean sortutako filmak ikusteko abagunea izango da. 16 mm-tan proiektatuko den ziklo historiko honek aukera emango du “abangoardia amerikarraren funtsezko klasiko handiak berrikusteko (Maya Deren, Marie Menken, Bruce Conner eta Larry Jordan) eta, orobat, garai hartako mugimendu politiko eta sozialei buruzko filmak (Lenny Lipton, James Broughton, Tom Palazzolo, Dan Draisin) eta zinema pertsonalago eta abangoardistago batera begirada feminista ekarri zuten emakume zinemagileen belaunaldi berri batek egindako film handiak (Chick Strand, Alice Anne Parker, Gunvor Nelson, Janis Crystal Lipzin) ikusteko.”

Hala, Aitzindariak izeneko gaurko saioan honako piezak pantailaratuko dira: At Land (1944), Maya Deren; A Movie (1958), Bruce Conner; Duo Concertante (1964), Larry Jordan; Glimpses of the garden (1966), Marie Menken; eta Pastorale D’Ete (1958), Will Hindle). Bihar ere, Gorputzaren Politika izenburupean makina bat lan ikusteko aukera egongo da.

Somewhere from here to heaven erakusketaren ikus-entzunezkoak zeintzuk diren jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button