
Pabellon 6 aretoan, irailaren 25etik 27ra arte, 2026ko Max Sarietan Egile Berri Onenaren antzezlan saritua, Taxidermia de una alondra, ikusi ahalko da.
Galdera anitz proposatzen ditu piezak: Hain arrotza al da guretzat mina, erakargarri egiten zaigula? Zer dute fikzio katastrofikoek lilura sortzeko? Zer esaten du gutaz tragikotasunaren lekuko eta protagonista izateko desirak? Benetan behar al dugu eraldatuko gaituen hondamendi handi bat? Non amaitzen da enpatia, eta non hasten da bestearen minarekiko gozamena?
Komedia honek unibertso berezi bat, tragediaren enpatiaren eta morboaren mugak aztertzen ditu eta era berean, zalantzan jartzen du besteen hondamendiarekiko lilura. “Gizartea zenbat eta mediatizatuago, orduan eta errazago ase egin dezakegu gure gose morbosoa, eta orduan eta gehiago desiratzen dugu tragedia. Fikzioetan ez ezik, errealitatean ere eduki malkartsua eskatzen dugu. Gure gizartean bada tragediarekiko desio ezkutu bat; gizarte pribilegiatu honek badu hondamendi handia bizitzeko desio kapritxosoa, une batez bada ere”.
Ivan López-Ortega, Egile Berri Onenaren Max Sariaren irabazlea da sorkuntza honen egilea eta Sergio Iglesiasekin batera zuzendu du lana. Egilea bera eta Macarena Sanz dira protagonistak. Margo Garcia da bideoeszenaren arduraduna eta Carmen Longoren laguntza berezia izan du.
Ikuskizunaren gaineko jakingarriak Pabellon 6 aretoak ditu.



