
Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak antolatu dute Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 10. edizioa, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Gainera, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea 2027ko ekainean egingo den Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.
Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2027ko martxoaren 12a baino lehen emango da ezagutzera.
Hemen dituzue betebeharreko guztiak.



