
Gaur, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU Bertso saio elektronikoaz gozatzeko aukera egongo da Durangoko Plateruenan, 20:00etatik aurrera.
Bertan zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu Aner Peritz eta Manex Pagola musikariek dakarten planteamendu musikal berriak.
Bertsolariak Aroa Arrizubieta, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Ekhiñe Zapiain Arlegi izango dira, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Urien arituko da.
Ikuskizunaren muina ez da “musika jarri eta bertsoak bota”: bi aldeek elkarri erantzun behar diote, unean-unean: musikariek bertsolarien tonu, erritmo, denbora eta melodia propioetara moldatu behar dute zuzenean; eta bertsolariek, aldi berean, oinarri musikal horren gainean sortu behar dituzte bat-batekoak.



