ARTEA

“Xabiroi” komiki-aldizkariari buruzko erakusketa, Ondarroako Komiki Jardunaldietan

Ostiralean, hilak 22,  abiatuko da Xabiroi 10 urte! Erakusketa Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Bertan, euskarazko komiki-argitalpenaren azal guztiak eta egileen originalak bilduko dira. Erakusketa Ondarroako Komiki Jardunaldien 18. edizioaren baitan egingo da, eta zabalik izango da hilaren 31ra arte.

Bestelako ekitaldiak ere izango dira jardunaldion barruan. Hala, ostiralean, Def Con Dos talde  madrildar ezagunak Beikozini aretoan joko du, 23:00etatik aurrera. Kontzertuaren ostean, Naranja Azule disko jartzailea  arituko da musika jartzen.

Horrekin batera, hilaren 27n, irratsaio berezi bat egingo dute Radixu Irratiko Azken Mohikanoak saioan, 22:00etatik 00:00etara.

Azkenik, hilaren 28ko goizean, Dani Fanok bi hitzaldi marraztu egingo ditu Udal Erakusketa Aretoan. Fano komikigilea ez ezik, Xabiroi aldizkariaren koordinatzailea ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button