ARTEA

Getxophoto jaialdiaz gozatzeko azken egunak

Maiatzaren 29tik ekainaren 22era arte Getxophoto jaialdia antolatu da, Rec izeneko gaian sakontzeko. Irudien gainprodukzioa, teknologien abiadura, artxibo-joerak edo memoria esparruak aztertu dira disziplina artistiko horren bidez.

Datorren igandean, ekainak 22, amaituko da Getxophoto 2025, hortaz, aurtengo programazioa osatu duten 23 erakusketa eta instalazioak ikusteko azken egunak izango dira hauek. Ohi bezala, instalazioak espazio publikoetan jarri dira, hala nola San Nikolas plazan, Ereaga hondartzan, Punta Begoña galerietan edota Algortako Azokan. Guztiak doakoak dira. Hirian zehar oinez eta modu lasaian diseinatutako ibildidea proposatzen du Jaialdiak.

Azken egunetan balantze moduko bat egin da antolatzaileen aldetik, eta “edizio honetan, oro har, programazio zabala eta askotarikoa, jardueren arrakasta, bisitarien gorakada eta komunikabideen harrera harrigarria nabarmendu nahi ditugu eta esan liteke, 19. edizio hau, orain arte egin diren guztien artean arrakastatsuena izan dela. (…)  Euskal Herri osotik eta Kantabria, Asturias edo Errioxa bezalako erkidego mugakideetatik ez ezik, Bartzelona edo Madril  eta beste hiri batzuetatik ere etorritako ikusleen bisita jaso du jaialdiak. Era berean, Holandatik, Italiatik, Frantziatik eta baita Kanadatik ere etorri diren bisitarien presentzia egiaztatu da. Datu batzuk aipatzearren, barruko aretoetan dauden hamar erakusketak 5.000 lagun inguruk ikusi dituzte, eta, zehatz-mehatz jakitea ezinezkoa bada ere, antolatzaileek uste dute kanpoko instalazioak 75.000 lagunek baino gehiagok ikusi dituztela.”

Aurtengo edizioan parte hartu duten artistak zeintzuk diren jakiteko egin klik hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button