
Bergarako Udalak udarako bi musika ziklo abiatu ditu: Berumuga eta Usondoko kontzertuak. Usondoko kontzertuak zikloak hiru emanaldi eskaini ditu: Ekainaren 27an, Txuma Murugarren aritu zen, eta uztailaren 9an, Moonshine Wagon taldearen txanda izan zen. Azken kontzertua, uztailaren 18an izan da Bea Asurmendi kantariaren eskutik.
Beste aldetik, musika beltza eta nazioarteko doinuak dakartzan Berumuga uztailaren 3an abiatu zen Koko-Jean & The Tonics taldearekin. Zikloak lau kontzertu ondu ditu uztaileko ostiraletan, 22:00etan.
Uztailaren 10ean, Jackie Venson Estatu Batuetako artista nabarmenak kontzertua eskaini zuen eta uztailaren 17an, soul, funk eta groove doinuak haizatzen dituen NF Soul Station banda aritu zen.
Gaur, uztailaren 24an, Maria Carbonell Blues Mood taldeak bere musika ekarriko du: bluesa ardatz duen proposamena, sustrai klasikoak eta ukitu garaikidea uztartzen dituena, ahots eta interpretazio sendoarekin.



