
Gaur, uztailaren 24an, Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia egingo da herriko Maalako parkean, non munduko dantzak eta musikak eta herri-folklorearen koloreak nahastuko diren.
Bertan, honako taldea hauek arituko dira: Haritz Euskal Dantzari Taldea ( Euskal Herria), Tusuy Ballet Folklorikoa (Txile) eta Guam Uhartetik datorren Inetnon Gefpa’go.
Tusuy Ballet Aricako talde artistiko bat da. 2020an sortu zen, eta Txileko eta Erdialdeko Amerikako iparraldeko tradizioak zabaltzen ditu, dantzen bitartez. Unibertsitateko ikasleek, irakasleek eta hainbat arlotako profesionalek osatzen dute nagusiki taldea, eta Txileko iparraldeko kultura-aberastasuna mundura proiektatzeko konpromisoak batzen ditu.
Inetnon Gefpa’go Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialditik ere pasatu da, eta arte eszenikoen bidez herentzia txamorro indigenen kulturaren ezagutza sustatzea du xede Inetnon Gepfa’go konpainiak. Hori lortzeko, gazteak artista tradizionalen maisuekin elkarrekintzan aritzen dira, aurkezpen komunitarioak eta kultura-trukea egiten dute. Uharte osoan aurkezpenak egiten dituzte nazioarteko jaialdi eta ekimenetan.
Haritz Euskal Dantzari Taldea Elgoibarko euskal dantza tradizionalen taldea da, 1973an sortua. Bertako kultura dinamizatu, soka-dantza bezalako tradizioak bizirik mantendu eta herriko Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen ditu. Euskal dantzen belaunaldiz belaunaldiko transmisioan lan egiten du eta udalerriko eta Euskal Herri osoko kultur bizitzan aktiboki parte hartzen du.
Nazioarteko Folklore Jaialdiak kulturen aniztasuna ezagutzeko bidaia egiteko gonbita luzatuko du beste behin.



