
Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero, Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun bilakatu da. Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.
Oholtza gainean Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bildu dira.
Saio guztiak burutu ostean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako bere lehen finalean eta 995 punturekin, Saioa Alkaizak irabazi du txapela, eta atzetik, Eneko Lazkoz (992 puntu), Julio Soto (627,5 puntu), Joanes Illarregi (596 puntu), Xabier Silveira (592,5 puntu), Xabat Illarregi (582,5 puntu), Josu Sanjurjo (580,5 puntu), eta Eneko Fernandez (573 puntu) sailkatu dira.
Urriaren 2an abiatu zen txapelketa, Izaban, Tafallara, Zangozara, Doneztebera, Altsasura, Berriozarrera eta Leitzara salto egin ostean, Iruñean bukatu da ibilbidea, Saioa Alkaizak irabazi duen finalarekin.