ARTEA

Komunikatzen diren elementuak

Nagore Amenabarro artistak Platina izeneko erakusketa abiatu du San Telmo Museoan.  Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak elkarrekin martxan jarritako Artea abian programako lehenengo erakusketa da hori. Museoko Laborategian izango da ikusgai otsailaren 7ra bitarte, doako sarrerarekin.

Artistaren hitz hauek definitzen dute zertan den erakusketa: “Platinak eskulturaren eta objektuaren esparruko irudi margotuak eta piezak biltzen ditu, eta esparru batetik besterako translazioa planteatzeak aukera eman dit intimoaren ideiatik publikotasunera aldatzeko, bi norabideetan. Horrela, lana marruskadura sortzen duen ardatz batean kokatu da, barne-mugimendu baten, mugimendu sakon, intrintseko, ezkutu baten eta azalera- eta familia-mugimendu baten artean”.

Erakusketari buruzko iritzia ere Harkaitz Cano idazleak plazaratu du: “Artearen munduan oso erabiliak diren bi estrategiarekin lan egiten du, besteak beste, Amenabarrok: zoria eta eraikuntza modularra. Deigarriena, beharbada, ez dira ez bata eta ez bestea, baizik eta itxuraz elkarrekin zerikusi gutxi duten –edo are, kontrakoak diren– bi estrategia horiek konbinatu edo tartekatzeko duen modua. Intuizio sorta bat edo lan sistema jakin bat hautatu ondotik, artistak aldez aurretik erabat aurreikusi ezin dituen emaitzak ekartzen ditu zoriaren erabilerak, sarri kontrolagaitzak –eta ezustekoak gehienetan–, istripuaren azken kolpeari esker datozenak. Lanketa modularrak, ostera, sena matematikoa eskatzen duela lirudike, patroi geometrikoen konbinazio jostaria edo jostaketa arrazionala.”

Nagore Amenabarrok Arte Ederretako ikasketak  amaitu zituen 2009an Euskal Herriko Unibertsitatean, Pariseko École Nationale Supérieure des BeauxArts-en Erasmus beka jaso ondoren. Geroztik hainbat egonaldi artistikotan egon da, Austria, Turkia edo Hego Korean, adibidez. Bakarkako erakusketen artean aipagarriak: Gemelas Juan Mauel Lumbreras galeria (Bilbo, 2018) eta Clástica Arizko Dorretxea (Basauri, 2017). Taldeko erakusketei dagokionez, aldiz, honakoak azpimarratzekoak: There are exactly four of them Cibrian galeria (Donostia, 2019), Glutinus Mundi Rekalde aretoa (Bilbo, 2018), Gipuzkoako Artista berriak Koldo Mitxelena kulturunea (Donostia, 2018), edo Le langage des fleurs et des choses muettes Kolet Goyhenetcherekin erakusketa Baionako Arte eskolan (Baiona,2018).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button