ESZENA

Umore Azokak 49 ikuskizun eskainiko ditu

Antzerki, dantza, musika, txotxongiloak, zirkoa, eta oro har, kaleko arteen alor ezberdinak jorratzen dituzten artistek sortutako azken nobedadeekin gozatzeko aukera izango da maiatzaren 20 eta 23a bitartean Umore Azokan.

Euskal Herriko hamar konpainiek, Estatuko 26k eta nazioarteko 13k parte hartuko dute aurtengo egitarauan.

Antolatzaileek 425 ikuskizun-proposamen jaso dituzte, haietatik 49 konpainia ezberdinek burutuko dituzten 50 ikuskizun aukeratuz. Horietatik, 19 erabateko estreinaldiak dira, eta beste sei, berriz, Estatuan estreinakoz ikusiko dira. Umore Azokak, gainera, horietako lauren ekoizpenean lagundu du.

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokak aurkeztuko dituen estreinaldiei dagokionez, sei euskal taldeenak dira eta 11 Estatuko konpainienak. Atzerritik gerturatutako bi taldek, gainera, aurrenekoz eskainiko dituzte euren azken ikuskizunak. Bestalde, Estatuan sekula ikusi ez diren sei ekoizpen izango dira, haietako bat Balear Irletako konpainia batek sortutakoa.

Umore Azokak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button