MUSIKA

Brandy Hips-ek bigarren diskoa argitaratu du

Donostiako Brandy Hips boskoteak Raincoat (Young Hipster Records) izenburuko bigarrena lana argitaratu berri du.

Brandy Hips 2006. urtean eratu zen eta handik bi urtera grabatu zuten estreinako lana Madrilen. Hala, handik urtebetera, 2010. urtean, We Are Love lehendabiziko diskoa kaleratu zuten. Lan hark zazpi pop kantu biltzen, zituen garage-punk baztertu gabe.

Otsailaren 6an, boskote gipuzkoarrak haien bigarren lana argitaratu du, Raincoat. Oraingoan 11 doinu bildu dituzte eta grabazioan We Are Standard (WAS) talde bizkaitarrak zeresan handia izan du. Izan ere, Jon Aguirrezabala Getxoko taldearen gitarra jotzaileak ekoitzi du, eta talde horren teknikari den Xabier Egiak nahastu du. WASeko abeslari den Deuk ere ahotsa sartu du kanturen batean.

Diskoan melodiak nagusitzen dira, Teenage Fanclub edo The Shins taldeak aipa daitezke eraginen artean. Pop kutsua izanagatik ere, gitarrak eta bateria ozen entzuten dira, lehen aipaturiko garage-punk joeraren erakusle.

Brandy Hipsek martxoan disko berri hau aurkeztuko du Donostiako Le Bukowskin (9an), Gasteizko Ibu Hotsen (23an) eta Bilboko Azkena aretoan (24an). Horretaz gain, udaro Espainiako Benicàssim hirian egin ohi den FIB jaialdi erraldoian joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button