
Urtarrilaren 7ra bitartean, Butaka Txikia ekimenak arte eszenikorik ikusgarrienak hartuko ditu Gasteizen, Gabonetako oporraldian umeek antzerkigintzarekin goza dezaten.
Borobil Teatro eta La Baldufa taldeen ikusgarrien ondotik, bihar, abenduak 29, 17:00etan eta 18:30ean Ponten Pie taldearen eskutik Loo emanaldia programatu da Aranako Gizarte Etxean. Obra hori haurtzarorako ikuskizunik onena izan zen 2017ko Haurrentzako Arte Eszenikoen Europar Azokan (FETEN). Abenduaren 30ean, 12:00etan, 17:00etan eta 18:30ean, Imaginart taldearen Little Night ikusteko parada egongo da.
Urtarrileko programazioa honako taldeek eta lanek osatuko dute: Futbolariak eta Printzesak, Eidabe taldearen eskutik (urtarrilak 2); Retahilando, Eugenia Manzanerarekin (urtarrilak 3); Petits Princeps, Mumusic Circusen eskutik (urtarrilak 4); eta Zapata-kaxa batean bizi zen neskatoa, Zum-Zum Teatrerekin (urtarrilak 7).