MUSIKA

80ko hamarkadako musika Elena y La Verbena taldearen eskutik

80ko hamarkadako musika berpiztearen ideia zirraragarriarekin bat eginik, proiektu berri bat abiatu zen Irunen musika mota ezberdinetan diharduten dozena erdi bat pertsonen artean. Geroztik zuzeneko emanaldi itzelak eskaintzen dituzte, vintage erako soinu ahaztezinak freskotasun eta indarrarekin uztartuz, inprobisazioan lehertzeari tartea utziz beti ere.

Existitzen ez den film baten soinu banda bailitzan, musikaren goieneko une horiei omenaldi gisa sorturik, Elena eta bere Verbena depresioaren aurkako sendagai perfektua da. Horregatik ditu nahitaez irabaziak jendearen hurbiltasun eta gorputz-arimen erantzun ona.

Elena y La Verbenaren interpretazioak entzuterakoan bihotzetan leku hartu zuen hamarkada hartako izpiritu alai eta lotsagabeak bazter guztiak kutsatzen ditu. Ezingo diozue dantza egiteari uko egin.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button