
Gaur, apirilak 30, sari banaketa izango da, 8. Huezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren barruan. Hala, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan hasita, finalisten emanaldia izango da, eta geroago, 20:00etan, sari banaketa egingo da.
Asteartean, Huhezinema kalean izeneko saioa ere egon zen. Bertan, aurtengo Sail Ofizialera aurkeztu diren baina finalera pasatu ez diren 7 lan zoragarri pantailaratu ziren: Garai berriak (Koldo Almandoz); Soroa (Asier Altuna); Anómalo (Aitor Gutierrez); Atzeko dantza (Maider Fernandez); Aitona Mantangorria (Kepa Errasti) eta Hubert Le Blonen azken helgaldia (Koldo Almandoz).
Gaurko saio berezian, zeintzuk film eta autore izango diren, eta zer-nolako sariak banatuko diren ikusteko, egin klik hemen.