LITERATURA

“39 idazle nafar” liburua aurkeztuko du bihar Pamielak

Pamiela argitaletxeak 39 idazle nafar lana aurkeztu du bihar, Iruñeko Karrikirin, 11:30etik aurrera. Ekitaldian liburuaren koordinatzaile Fertxu Izquierdok eta Pamielako kide Jose Angel Irigarayk parte hartuko dute.

Nafarroako panorama narratiboa ezagutaraztea da liburuaren xedea da. Hala, liburu kolektibo horretan, 39 idazlek parte hartu dute, Nafarroa Garaikoek zein Beherekoek.

Pamielaran arabera, “emaitza 39 nafar idazleren narrazioekin osatutako lagin zabal eta joria da”. Miren Epalza, Jon Abril, Angel Erro, Itxaro Borda edo Iñigo Astiz dira antologian parte hartu duten idazle batzuk.

“Idazle batzuk ezagunak dira, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste. Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila… aldetik”.

Informazio gehiago: pamiela.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button