ESZENA

Gernikan eta Arrigorriagan antzerkia

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian antzerkiak izango du protagonismo osoa asteburuan. Helduentzako komedia bat izango baita ostiralean eta familia osoari zuzendutako antzezlana igandean.

Lehen agerraldia Txalo Produkzioak eskainiko du urtarrilaren 17an, 20.30ean. Ondoko hilobiko tipoa komedia erromantikoan, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia dira antzezleak; bata, baserritar xume bat eta bestea liburu zain hiritarra. Hala ere, bien artean sortzen den maitasun istorioa pasarte dibertigarriak eragingo ditu.
Bestalde, igandean, urtarrilak 19 17.00etan, Rosa Martínezen konpainiak Etxean goxo antzezlana taularatuko du. Txotxongiloekin gauzatutako ikuskizun jostagarri honetako protagonista nagusia arratoi arrunt bat da. Izenik ez izan arren, abentura itzeletan murgiltzeko aukera izango du.

Arrigorriagan ere, eszena izango da protagonista asteburu honetan. Hala, datorren urtarrilaren 19an, igandea, 12:00etan Arrigorriagako Udalak Markeliñe antzeztaldearen Kapsulak izeneko lana aurkeztuko du Lonbo aretoan. Kapsulak, Samfaina de Colors konpainia katalanaren eta Markeliñeren artean ekoiztutako egitasmoa da. Musika eta kontzertua, alde batetik eta antzerkia eta eszenaratzea, bestetik. Gure protagonista, erlojuari tranpak egiten dizkion pertsonaia da. Honek kapsulatxo txikitxoak gordetzen ditu, gogoratu nahi dituen eguneko uneekin. Bertan, Aintzane Crujeirasek jarriko du ahotsa, Jon Zabaletak baxua joko du, Bjorn Mendizabalek bateria eta Piarres Mendizabalek gitarra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button