KULTURARTEKOTASUNA

“33 Paraleloa” erakusketa, Donostian

Urriaren 31ra bitartean, Donostiako Aiete Kultur etxean, 33 Paraleloa izeneko erakusketa duzue ikusgai.

33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina gerrarekin topo egitea dugu errazena. Mendebaldeko Saharan hasi eta Ekialdeko Balutxistan arteko txangoa duzue honako hau; bidean, Siria, Libia, Palestina, Irak, Kurdistan, Afganistan… zeharkatuko ditugu.
Argi izpirik iristen al da munduko leizerik sakonenera? Nolakoak dira hango etxeak eta basamortuak? Eta haietan bizi direnak?
Ikusi, entzun eta ukitu daitekeen erakusketa da 33 Paraleloa: 30 argazki, dokumental bat eta hamaika objektu ditugu horretarako tresnak.

Irailaren 18an eta 19an, bisita gidatuak egingo dira Andoni Lubaki eta Karlos Zurutuza adituekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button