IKUS-ENTZUN

Zinema eta Zientzia zikloan, “Madame Curie” filma

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatu duten Zinema eta Zientzia zikloaren barruan, gaur, otsailak 9, 19:00etan, Madame Curie (Mervyn LeRoy, 1943) filma ikusteko parada egongo da Artium museoan. Bihar, Tabakaleran izango da ikusgai, etzi, EHUko Bizkaia Aretoan, eta asteartean, Iruñean.

Zikloaren seigarren edizioak kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzen segituko du, eta hala, proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak antolatu dira izen handiko emakume eta gizon zientzialarien presentzia nabarmenarekin.

Gaurko saioan emakume garrantzitsu bati dedikaturiko filma emango da, Madame Curie. Pieza zinematografikoan honako hau kontatuko da: Marie fisika-ikaslea Sorbonan ikasten ari da, 1890eko Parisen. Bere gaitasunen inguruko eszeptizismoari aurre eginez, azkenean plaza bat lortuko du ikertzaile gisa, Pierre Curieren laborategian. Biak bilaketa partekatu batean murgilduko dira, eta elementu kimiko berri bat aterako dute arroka mota jakin batetik: erradioa. Film hori EHU eta DIPCeko Nerea Zabala fisikariak aurkeztuko du.

Datorren astean ere beste saio bat antolatu da, kasu horretan, Stanley Kubrick zuzendariaren ¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (1967) lan ezagunarekin. Egun horretako saioa EHU eta DIPCeko Maria Blanco fisikariak aurkeztuko du.

Zikloaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button