MUSIKA

Igor San Juanek “Izarrik gabeko zerua” plazaratu du

Igor San Juanek Izarrik gabeko zerua izenburuko disko berria kaleratu du Gaztelupeko hotsak diskoetxearen markapean.

San Juanek Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua liburutik hartu du grabazio berrirako izenburua. Kantuen artean, gainera, beste idazle batzuen poemak ere badira: Jon Benito, Gerardo Markuleta eta Jon Sarasua. Guztira, bederatzi doinu bildu ditu, tartean, Georges Brassensek idatzi eta Xabier Letek euskaratutako Saturne abestiaren bertsioa, be bop kutsuz jantzia.

Aretxabaletako musikaria Musikene zentroko instrumentista handiekin elkartu da lan hau egiteko: Juan Sebastian Vazquez (pianoa), Aaron Castrillo (bateria) eta Txutxi Garcia (kontrabaxua). Gaztelupeko Hotsak zigiluaren arabera, “Bakarrik baino nahiago du San Juanek musikariez inguratuta aritzea, eta bere lehen disko honetarako talentu eta etorkizun handiko musikari gazteak izan ditu alboan”.

Diskoan askotariko doinuak biltzen dira: bossanova, blues, swing eta pop-rock, besteak beste. “Osagai horiekin, belarrira oso atsegina egiten den diskoa ondu du Igor San Juanek.

Informazio gehiago: hotsak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button