Nontzeberri

“Nafarroako Erresumako Kronika ezZinezkoak”

Joan den hilean, Iruñeako Auzolan liburu-dendan, Mikel Zuza Viniegraren Nafarroako Erresumako Kronika ezZinezkoak liburuaren aurkezpena burutu zen.

Liburu hau lehenago argitaragabea da, ez baita kalera atera bere jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz. Fernando Rey izan da lan honen itzultzailea.

Pamiela argitaletxetik adierazi digutenez, batzuetan ez gara ohartzen nolako arrasto eta oinatzak uzten dituen iraganak gure hurbileneko ingurunean.
Ez gara ohartzen egunero ibiltzen garen kalean, herrixka polit horretan edo igo gogo dugun mendi horretan ahanzturatik salbatzea merezi duten historia txiki asko gertatu zirela.
Erdi Aroko Nafarroari buruzko kontakizun hauek hori dute xedea, baina errealitatea eta akzioa nahasiz, hainbeste nahasiz ezen nekez bereiziko baitugu zer den gertatua eta zer asmatua.

Mikel Zuza Viniegra (Iruña, 1970) Geografia eta Historiako lizentziaduna da. Liburuzaina da Nafarroako liburutegi publikoen sarean. Hainbat saio egilea da. Fernando Rey (Iruña, 1961) Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua den arren, o­fizioz eta a­fizioz itzultzaile eta zuzentzailea da.

Exit mobile version