
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoak (FANT) bere 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra. Betiko legez, data hori hurbiltzen den bitartean, Pre-FANT zikloa jarri da martxan.
Zinemaldiaren aperitibo gisa La Pasajera filma aurre-estreinatuko da gaur, hilak 17, 20:00etan, Golem-Alhondiga zinemetan. Fernando Gonzalezek eta Raul Cerezok zuzendutako film honetan honako trama garatzen da: Furgoneta partekatu batean, gizon bat eta hiru emakume doaz, eta bigarren mailako errepide batean iluntasunean dabilen turista bat harrapatzen dute. Ibilgailura igo eta hurbilen dagoen ospitalera eraman ondoren, furgoneta zaharreko bidaiariak portaera bitxia duela ikusten hasi dira.
Film honi buruz, Mondosonoro edo La Vanguardia bezalako komunikabideek esan dute, “Alex de la Iglesia onena gogorarazten duela”, edo “kurbako neskatoaren mitoaren estralurtar berrirakurketa bat dela”.



