Nontzeberri

Uharte Zentroaren “Ob Skena” egoitza bidean

Uharte Zentroak ikerketa teoriko-praktikoetarako hainbat egoitza eskaini zituen urtearen hasieran. Proiektuek, “eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, elkartzeko moduak distantzia gorabehera, etab.”

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzean datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Deialdi hori orain ebatzi da. Deialdiaren zazpigarren edizio honetan, Disdira Minerala Kolektiboa aukeratu da bertako artista edo kolektiboen kategorian, eta Matteria Compañia de Danza Transdisciplinar Estatuko artista edo kolektibo gisa.

Lehena Ghislaine Verano eta Martín Los Arcosek osatzen dute eta El amor como herramienta de subversión proposatzen dute, “norbera zaintzaren eta bere buruarekin zintzoa izatearen ideiatik abiatzen da proiektua eta elkarrekin erlazionatzeko modu osasuntsu baten eragile gisa ulertzen da. Proiektu honen helburua premia hori agerian utzi eta norberaren zaintzatik, bizi garen eta partekatzen dugun ingurunea eta espazioa zaintzeko erantzukizunaren garrantzia ulertzean datza.”

Bigarren konpainia Eva Gil Fe, Sara Willa, Maria Tamarit Valls, Alba Galdon Garcia eta Sara Trujillok osatzen dute, hauek, Agüita piezaren garapena proposatzen dute, “diziplina arteko ikerketa prozesu bat, espazio eszeniko-instalatibo bat proposatzen duena galdera hauek egiteko: Nola bizi gure botere pertsonala eta kolektiboa? Nola entrenatu zentzumenak sakontasun eta askatasun handiagoz erlazionatzeko? Nola integratu lurralde-entzute bat, komunitarioa, poetikoa, oraina? Nola gonbidatu diziplinarteko sentsibilitateak?”

Deialdiaren bidez honakoa eskaini da: 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat. Gainera, lanerako lekua Uharte Zentroa, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne, eta proiektuaren garapenean Uharte Zentroko lantaldearen eta Zentroak aukeratutako kanpoko tutore baten jarraipena eta aholkularitza ere.

Exit mobile version