ARTEA

“PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak” erakusketa Donostian

Josu Aranbarri Aramaioren proiektu zabalaren atal bat da erakusketa hau, izan ere, Piztiak taldearen azken diskoaren kantei, irudia jartzen die. PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak erakusketa, lengoaiaren inguruko hausnarketa-jolasa bezala proposatu nahi du Josu Aranbarri, Piztiak musika taldeko baxu jotzaileak.
Lengoaia plastikoan, pintura, komikia, argazkigintza, bideogintza, eskultura eta poesiaren muga anbiguoekin jolastu nahi du egileak. Hizkuntza ezberdinen lengoaiaren interferentziak, akatsak, gaizki ulertzeak eta esanahi anitzeko hitz jokoak. Guzti hau, margolan, bideoinstalazio-eskultura-komiki, poesia-margolan, eta ikuslearen parte hartze interaktiborako pentsatutako jolasen bitartez eraman du aurrera, Josu Aranbarri sortzaileak.

Erakusketa hau, proiektu zabalago eta anitz baten beste atal bat baino ez da. Lehena,  Piztiak-en Gabeko kalapitxixak diskoa izan zen;  bestetik, bideoklipa eta making off-a ere badira proiektuaren osagai, Josu Eizagirrek zuzenduko duen laburmetraiarekin batera.
Ganbarako erakusketan, Josu Aranbarri berak eta beste batzuek azken disko horretarako sortutako kanten hitzei, irudia jarri die ondarrutarrak. Izan ere, Gabeko kalapitxixak diskoaren liburuxka, erakusketa honetan agertzen diren lan batzuen isla baino ez da; hau da, benetako liburuxka erakusketa bera da. Erakusketa aretoa hiru dimentsiotako diskoaren liburuxka bihurtzen, non portadako komikia eta barruko artelanak benetako neurrian ikusteaz gain, abestien inguruan, poema horren inguruan eta ideia horrek iradokitzen dituen hainbat gauzen inguruan sortutako hainbat artelan egongo baitira ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button