
2016ko Bertso Eguna Donostian egingo da larunbat honetan. Ekimena musikarekin hasiko da goizean, 12:00etan saio musikatua programatu baitute Kursaal pareko Picachilla tabernan. Bertan Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza arituko dira bertsotan. Han ere, Idurre Eskisabel eta Eñaut Asurabarrenak gitarraz musikatutako hainbat testu haizatuko dituzte.
Ekitaldi nagusia, Kursaaleko areto nagusian izango da, 18:00etan. Bertan 10 bertsolari izango dira kantuan: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu. Odei Barroso bertsolariaren 2zio taldea ere hantxe izango da.
Eta horren ostean, afaria eta festa, Kursaalen. Hor 12 bertsolari izango dira kantuan: Amets Arzallus, Unai Mendizabal, Xabi Igoa, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre. Mota guztietako bertsoak uztartuko dira ordu horretan, musikatuak, bat-batekoak,….
Bertsolaritzarekin hitzordu ederra!



