ESZENA

“150 gramo” eszena jaialdia, Gasteizeko dendetan

Jaialdi berezi honetan, ikusleek antzerki, dantza, performance eta bestelako pieza laburrak ikusi ahal izango dituzte Gasteizko hainbat saltokitan. Aurtengo edizioa apirilaren 16tik 19ra izango da.

Makina bat lan erakutsiko dira egunotan. Gaur berton, adibidez, Aitor Vinagret aktoreak jaialdirako propio egindako Ricardo ama a Ricardo antzezlana estreinatuko du Omega Centerren; Ane Gebara aktoreak La Esther antzezlana egingo du euskaraz, Gaikar kirol dendan. “Bi belaunaldi desberdinetako bi emakumeren (artista bera eta bere amona) harremana ikertzen da, eta gure arbasoekiko harremanaz eta gorputzen eraldaketaz hitz egiten digu”.
Asteazkenean, hilaren 17an, Andres Bezares aktoreak El dia del derrumbe antzezlana egingo du VSD dendan. Egun horretan ere, Vinagretek Ricardo ama a Ricardo antzeztuko du bigarren aldiz.

Ostegunean dantza izango da protagonista, eta bi saio antolatu dira. Batetik, 8 km en mula taularatuko du Alvaro Murillo dantzariak Fotograma dendan. Eta Jordi Villa Seca dantzariak Losing Faith pieza egingo du Aristipiel Calzados dendan. Hurrengo egunean berriro taularatuko du lana.
Eta ostiralean, hilaren 19an, Maria Urzelaik Un ratito bakarrizketa komikoa egingo du Bakomat saltokian, gazteleraz.

Programaren nondik norakoak: 150 gramo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button