ARTEA

“12+1: Arte Ederretako udal bekak (1893-1936)” erakusketa, San Telmo museoan

Donostiako San Telmo museoan 12+1: Arte Ederretako udal bekak (1893-1936) izenburuko erakusketa dago ikusgai otsailaren 4ra arte. Bertan, Mikel Lertxundi Galianak egindako ikerlanaren emaitza gisa, 13 artisten margolanak paratu dira. Donostiako Udalak artistei laguntzeko zeukan Arte Ederretako udal bekak programan parte hartu zuten; programa horren bidez artistek atzerrian ikasten zuten, baliabide ekonomiko gutxi baitzuten.

Donostiako museoaren arabera, “12+1. Arte Ederretako udal bekak-en asmoa zera da, beka-kontratuari esker udal bilduman sartu ziren obrak erakustea, eta, aldi berean, oro har ahazturik dauden sortzaileak berreskuratzea: Francisco López Alén, Benito Martínez Sierra, Inocencia Arangoa, José Aguirre, Ángel Cabanas Oteiza, José Arangoa, Jenaro Echeverribar, Edmundo Paillole, Venancio Ayerza, Jesús Martínez Utrilla, José Bengoechea eta Luis Álvarez”.

Artista gehienek ez zuten ibilbide esanguratsurik egin, garaiko zailtasunak zirela-eta: pobrezia, Gerra Zibila… Hala, bekak jaso zituzten artisten ibilbide profesional eta artistikoak eten egin ziren; halere, une historiko azpimarragarri baten ordezkariak dira. “Arte Ederretako beken lehen etapa honetan, euskal artea ere pil-pilean ibili zen. Berrogei urte haiek funtsezko garaia izan ziren euskal artea garatzeko: pixkana-pixkana modernotasunera sartu zen, postulatu inpresionistekin bat eginez, eta Europako abangoardien lengoaietan murgilduz”.

Informazio gehiago: santelmomuseoa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button