ARTEA

Concetta Probanza ilustratzailearen lanak, Donostian ikusgai

 

Donostiako Aiete Kultur Etxean, irailaren 16tik abenduaren 11ra bitartean, eta bertan antolatzen den Ilustratzailearen Txokoak sailaren barruan, Concetta Probanzaren lanak ikusgai izango dira.

Ilustratzailearen barruko mundua hobeto islatzeko, txokoan artista honen lanak erakutsiko dira orokorrean: liburuetako ilustrazioak, komiki tirak, karikaturak, egutegiak, liburuak, objektuak eta zirriborroak.

Ilustratzailearen Txokoa proiektua Galtzagorri Elkartearen eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da, eta espazio horretatik hainbat ilustratzaileren lanak jarri dira bertan ikusgai: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, eta abar.

Concetta Probanzak Arte Ederretako ikasketak burutu zituen. Ilustratzaile gisa, idazle askoren literatur lanak ilustratu ditu. 2004an, Mahats-denboran liburua kaleratu zuen. Bakarkako erakusketa ugari egin ditu eta taldekako erakusketa askotan ere parte hartu du.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button