ESZENA

Gaurtik aurrera KaldeArte IX. edizioa Gasteizen

Makina bat taldek hartuko dute parte aurtengo Kaldearte jaialdian. Ekainaren 6an, 7an eta 8an egingo da jaialdia Gasteizko kaleetan, eta Panta Rhei, Kolectivo Monstrenko, Nui, Cocina de Guerrilla, La Intrusa Danza, Ortzi Acosta, Nai, Nalua, Circortito eta beste talde askoren lanak ikusteko parada egongo da.

KaldeArteren bederatzigarren edizio honetan, hiriko konpainien presentzia nabarmendu behar da, Euskal Herrian erreferente bihurtzen ari baitira kaleko lanetan.
Hala, Panta Rhei taldeak azken lana estreinatuko du Aihotz plazan; Kolectivo Monstrenko taldeak lan ibiltaria eskainiko du oinezkoen alderdian; Soul Flavas taldeko Aritz eta Pez Limboko Bego Probintzia plazako dantza espazioan arituko dira.

Baina gaur, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren Plazan La Rotative arituko da La Roue de la Mort: los prisioneros del tiempo lanarekin.
Eta bihar gauean, 20:00etan, Etxanobe Jauregiko Lorategietan, Ganso taldea arituko da Walkman lanarekin.

Horietaz gain, Ortzi Acosta, Nai, Nalua, La Intrusa eta Circortito zirku artistak ere izango dira, izan ere, Gasteizko 10 konpainia, Euskal Herriko 5, Espainiako 10 eta atzerriko 8  bilduko dira KaldeArteren bederatzigarren edizio honetan. Guztira 33 konpainiak erakutsiko dituzte beren ikuskizunak 48 emanalditan.

Programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button