
Urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra arte, Bilboko San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan ikusgai egongo dira ziklo honetako erakusketak.
Expodistrito programa hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista hasiberri eta ospetsuen lana jendaurrean aurkeztu nahi duen ekimena da.
Urteko lehen hiruhileko honetarako proposamenen artean bi pintura-erakusketa eta beste lau argazki-erakusketa jarriko dira bidean.
Edizio honetan parte hartu duten artisten artean José Manuel Muro Pereg margolari bilbotarra, Mary Carmen eta Pilar González Bueno (margolariak), Luali Lebser (Equipe Media kolektiboko kidea eta aktibista sahararra) eta Begoña Elexpe, Oscar Cacho, Saioa Prado, Olga Ruiz eta Sergio Verde argazkilariak daude.
Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa Kulturabarrutik webgunean kontsulta daiteke.



